Itxi

22:45etik aurrera

'Izarren argia', gaur gauean, ETB1en

Frankismoaren garaian Saturrarango emakumeen kartzelan gertatutako ankerkeriak jaso ditu Mikel Ruedak zuzendutako filmak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Izarren argia pelikula izango da ikusgai gaur gauean ETB1en, 'Gol festa' saioaren edizio bereziaren ostean. Frankismoaren garaian Saturrarango emakumeen kartzelan gertatutako ankerkeriak jaso dituzte bertan. Mikel Ruedak zuzendari eta Barbara Goenaga eta Itziar Lazkano protagonista dituen film luze hau 22:45etik aurrera izango da ikusgai, ETB1en.

1938an, Victoria, errepublikano baten alarguna, Saturrarango emakumeen kartzelan kartzelatu zuten, ahizpa eta semearekin batera. Espetxe hori Espainiako Gerra Zibileko gertakari ilunenetako baten lekuko izan zen. Monjek seme-alabak kendu zizkieten bertan zeuden emakumeei Espainiako erregimenaren aldeko familiei emateko, ‘Espainiaren onerako’ zela argudiaturik. Victoriak horrekin bizitzen ikasi behar izan zuen, baina semea berriz ikusteko itxaropena galdu gabe.

'Izarren argia', 22:45etik aurrera, ETB1en.

Bideoak (1)