Gaur gauean
Pisu Superertaineko Munduko Txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Horrez gain, Mike Tyson eta James 'Buster' Douglasen arteko borrokaldi mitikoaren 25. urteurrenean, norgehiagoka osoa eskainiko dute.
Gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioak Pisu Superertaineko Munduko Txapelketa ikusgarria eskainiko du. Arthur Abraham armeniarrak eta Paul Smith britainiarrak neurtuko dituzte indarrak. Abrahamek 15 aldiz lortu du munduko gerrikoa, eta hau da bere palmaresa: 40 garaipen eta lau porrot. Paul Smithek, ostera, 35 irabazi ditu eta hiru galdu. Norgehiagoka gogorra eta parekatua gertatu zen, eta larunbat honetan errebantxa jokatuko dute.
Borrokaldiaren ondoren, Gennady Golovkinen azken neurketaren laburpena eskainiko du saioak, eta bukatzeko, Mike Tysonek eta James 'Buster' Douglasek munduko txapelketa jokatu zutenetik 25 urte bete direla eta, norgehiagoka osoa eskainiko du eta epailearen lana aztertu.
'Boxeo Izarrak', 00:05ean, ETB1en.