Itxi

22:30ean, ETB2n

Eibar eta Portugalete lehian, bakailaoa pil-pilean egiteko

EITB

'NEPPS: Entre dos fuegos' saioan, Anderrek Eibar bisitatuko du eta Ramonek Portugalete, finalean arituko diren sukaldari onenen bila.

No es pais para sosos,bakailaoa Eibarren eta Portugaleten

Gaur gauean, 'No es País para Sosos: Entre Dos Fuegos' saioak bakailaoa pil-pilean egiteko lehiaketa proposatuko du. Bakailaoa prestatzen eskarmentu handia duten bi herri jarriko dituzte aurrez aurre: Eibar eta Portugalete. Ander Gonzalez eta Ramon Roteta herri horietara joango dira, lehiaketan parte hartuko duen sukaldari onenaren bila.

Anderrek Eibarreko Ipuruan hasiko du bidaia. Bertan, Roberto, La Bombonera futbol jarraitzaile taldeko sortzailea, ezagutuko du, eta herrian zehar gidari izango du. Arma fabrikara bisita egitea derrigorrezkoa da herria ezagutzeko, eta baita La Kultu tabernan pintxo bat jatea ere. Tabernan bere gosea aseko du Anderrek, eta lehiaketan parte har dezakeen sukaldariaren izena lortuko du. Emakumea da eta baldintzak jarriko dizkio Anderri finalean parte hartzeko. Anderrek, gainera, herriko bakailao kofradiako kide bihurtu nahi du, baina ez da gauza erraza izango.

Ramonek harrera oso goxoa izango du Portugaleten Garaziri esker. Berak gidatuko du sukaldaria herritik, bertako xarmaz gozatzeko asmoz. Txiki tabernan izango dira lehenengo, eta sukaldari onena bilatzeko lanean arazoak agertuko zaizkio Ramoni. Alioli erara egindako bakailao ezin hobea dastatu ondoren, sukaldariak ez du Ramonek proposatutako lehiaketan parte hartu nahiko, baina Garazik beste lagun bat proposatuko dio: sukaldari-eskultore bat. Ramonek oso gustukoa izango du beste hori, eta berarekin arraunean arituko da, azken probaren aurretik entrenatzeko.

Platoan, bi herrietako sukaldariak aurrez aurre jarriko dira oso lehia gogorrean, Marti Alabamako printzesak eta Mari Tere etxekoandreen erreginak osatutako epaimahaiaren begiradapean.

'No es País para Sosos: Entre Dos Fuegos' gaur, 22:30etik aurrera, izango da ikusgai, ETB2n.

Informazio gehiago (1)