Itxi

22:30ean

Otsailaren 23ko kolpea Euskadin, gaur gauean, 'El Mundo según LND'n

A.H.

EITB

Saioak, gainera, XX. mendeko estatu kolperik esanguratsuenak errepasatuko ditu eta Ipar Koreako diktaduran barrena murgilduko da.

'El Mundo según LND' saioak historiako unerik garrantzitsuenak azaltzen ditu astero, zinemaren laguntzarekin, eta gaur, otsailaren 23ko estatu kolpearen urteurrenaren harira, horrek Euskadin izan zuen eragina aztertuko du. Saioak 23F en Euskadi dokumentala eskainiko du, ETBk ekoitzi eta Jabi Elortegik gidatutako filma. Euskaldunek gau hori nola bizi izan zuten azalduko du dokumentalak: gau iskanbilatsua izan zen, atxiloketa eta astindu ugari izan ziren, tankeak atera zituzten kalera, eta gerra piztuko zen beldur izan ziren herritar asko.

Saioak, gainera, Espainiak munduko herrialderik kolpistenen zerrendan duen lekua azalduko du, eta XX. mendeko estatu kolperik harrigarrienen datu guztiak emango ditu Golpes de Estado atalean.

Amaitzeko, 'El Mundo según LND' saioa munduan dagoen diktadurarik itxienaren inguruan arituko da: Ipar Koreako diktaduraz, alegia. Herrialde horrek Hollywood gorrotatzen du, The interview bezalako filmek euren erregimenaren kontura barre egiten dutelako. Baina, zein beste filmetan ageri da Ipar Korea? Zein harreman dute herrialdeko liderrek zinemarekin? El Mundo según Corea del Norte atalak galdera hauei guztiei erantzungo die.

'El Mundo según LND' saioa gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

B2n.

Informazio gehiago (1)