20:15ean
Fausto Grossi Orion izango da, gaur, 'Secret Chef' saioan
EITB
Sukaldari italiarrak arrain zopa plater berezi eta dastagarria egin beharko du, eta horretarako oriotarren laguntza jasoko du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur, 'Secret Chef' saioaren azken atala emitituko du ETB2k. Fausto Grossi sukaldari italiarra Orioara joango da bere azkeneko erronkari aurre egitera. Bertan, Ainara sukaldari bikaina ezagutuko du, eta hark prestatzen duen arrain zopa berezia dastatu ondoren, haren parekoa den zopa prestatu beharko du.
Grossik 48 ordu izango ditu zopa berezi hori nola egiten den asmatzeko. Horretarako, herriko arrandegi onenetara joango da eta baita portuko tabernetara ere, bertan ezkutatzen baitira adituen sekreturik onenak. Horrez gain, hainbat oriotarren laguntza jasoko du.
Emakumez osaturiko epaimahai batek erabaki beharko du Fausto Grossik prestatutako platera Ainararen parekoa den ala ez. Lortuko al du sukaldari italiarrak erronka gainditzea?
'Secret Chef' gaur emitituko da, 20:15etik aurrera, ETB2n.
>