Itxi

16:20an

'Chocolat' pelikula, gaur, ETB2n

Drama erromantikoa izango da ikusgai ETB2n, 16:20tik aurrera, Johnny Depp eta Juliette Binoche aktore lanetan direla.

Gaur, ‘Teleberri’ albistegiaren eguerdiko edizioaren ondoren, Chocolat drama erromantikoa izango da ikusgai ETB2n. Lasse Hallström zuzendari eta Jueliette Binoche eta Johnny Depp protagonista dituen filma da.

1959ko neguan kokatuta, Vianne Rocher (Jueliette Binoche) bere alabarekin Landsknechteko herrixkara bizitzera joango da. Herrian kokatu ondoren, txokolate gozoz beteriko denda zabalduko du, eta han herritarren ezkutuko desirak plazaratuko dira. Reynaud kondeari ez zaio egoera berria gustatuko, bekatua eta laxokeria sustatzen duela uste izango baitu. Hori dela eta, denda itxi nahiko du. Roux (Johnny Depp), kanpamentu ondoan bizi den ijito bat, agertzen denean, egoera aldatu egingo da.

Chocolat, gaur arratsaldean, 16:20tik aurrera, ETB2n.