23:50ean
Paradisu fiskalak aztergai, gaur gauean, 'El Dilema'n
EITB
Juan Carlos Etxeberriak aurkeztuta, bankuek eta enpresek paradisu horietan duten papera aztertuko du saioak.
Zer dira paradisu fiskalak? Zein eragin dute herritarrengan? Paradisu horien bitartez egiten den iruzurra kontrolatzeko modurik ba ahal dago? Gaurko 'El Dilema' saioa galdera hauek erantzuten ahaleginduko da, eta, horrez gain, bankuek eta enpresa ezberdinek paradisu horietan duten parte hartzea aztertuko du, eta araudiari begira jarriko da.
Juan Carlos Etxeberriak gidatuko duen solasaldian, honako kolaboratzaileak bilduko dira: Javier Garcia Ross, abokatua eta Deustuko Unibertsitateko Finantza Zuzenbideko irakaslea; Laura Ruiz, 'Economistas sin Fronteras' erakundeko koordinatzailea; Guillermo Nagore, kazetaria; Manfred Nolte, Ekonomia Zientzietan doktorea; Ignacio Zubiri, Ogasun Publikoan katedraduna UPV/EHUn; eta Joan Bosch, UPNAko Ekonomia irakaslea.
Horrez gain, Juan Carlos Etxeberriak Javier Hernández Vigueras elkarrizketatuko du, Tax Justice Network erakundearen sortzailea eta Zuzenbidean doktorea.
'El Dilema' gaur 23:50etik aurrera izango da ikusgai, ETB2n.
ETB2n.