Itxi

Gaur

Txapeldun olinpikoa izandako Zou Shiming, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Boxeolari txinatarraren eta Onesongchaigym tailandiarraren arteko norgehiagoka eskainiko du ostiraleko saioak.

Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak Zou Shiming boxeolaria hartuko du protagonista. Txinatarrak irabazi daitekeen dena irabazi du afizionatu mailan: bi aldiz izan da txapeldun olinpikoa eta beste hiru bider munduko tituluaren jabe. 2013ko apirilean egin zuen debuta profesional mailan eta orain arteko bost borrokaldietan nagusitu da. Kasu honetan, Onesongchaigym tailandiarra izango du aurrez aurre, 29 neurketa egin eta bakar bat ere galdu ez duen boxeolari gogorra.

Saioak eskainiko duen bigarren norgehiagoka Emakumezkoen Munduko Txapelketa bat izango da. Susi Kentikian Alemanian bizi den armeniarrak eta Naoko Fujioka japoniarrak neurtuko dituzte indarrak munduko gerrikoa jokoan dagoela. Kentikian 20 aldiz izan da munduko txapeldun eta Fujioka bost bider.

'Boxeo Izarrak' gaur gauean emitituko da 00:10etik aurrera ETB1en.

ETB1en.

Informazio gehiago (1)