Kargatzen...
Itxi

21:00etan

Laboral Kutxa-Morabanc Andorra, gaur, zuzenean

A.A.

EiTB

ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da emanaldia.

Futbola eta saskibaloia izango dira gaurko kirol eskaintzaren ardatzak ETB1en eta eitb.eus-en.

Endesa Ligako 23. jardunaldiari dagokion Laboral Kutxa-Morabanc Andorra neurketa 21:00etan hasiko da. Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vega izango dira esatariak.

Futbol jardunaldiaren errepasoa egingo duen 'Gol Festa', berriz, 23:50ean emango da. Jon Elortzak gidatutako saioak arreta berezia eskainiko dio Athletic-Real Madril partidari.

Bestalde, ETB4k afizionatuen pilotari eskainitako tartea zabalduko du eguerdiko 12etan. Bezperan Arrasaten jokatutako euskal kluben arteko txapelketako finalen berri emango du Juanan Legorburuk Jon Eskudero lagun duela.

Bideoak (1)