Itxi

Gaur, 22:30ean

'La Noche de…'k '42' filma estreinatuko du telebistan

EITB

Gainera, Olivia Wilde eta Chuck Norris aktoreen urtebetzea ospatuko du, saioak, horiei erreportaje bana eskainiz.

Gaur gauean, 'La Noche de...'k film ikusgarria eskainiko du, Brian Helgeland prestigio handiko zuzendariak gidatu eta soinu banda ezin hobea duena. Horren izenburua 42 da, beisbol ligan jokatu zuen lehen jokalari beltzaren zenbakia, 'Jackie' Robinsonena, hain zuzen ere. Charwock Baseman aktoreak egingo du Robinsonen papera, eta Harrison Ford aktoreak osatuko du jokalariaren benetako historiaren berri emango duen filmaren aktore zerrenda.

Saioak, gainera, Olivia Wilde aktorearen gaineko erreportaje interesgarria eskainiko du, asteartean urteak bete baititu. Oliviak duela gutxi estreinatu du film berria zineman, eta oso ohituta gaude haren inguruko hainbat albiste irakurtzera. Horregatik, aktorearen ibilbidearen gaineko hainbat datu interesgarri emango ditu saioak Los titulares de Olivia Wilde atalean.

Bestalde, 'La Noche de...' saioak eguneko izar esanguratsuena hartuko du protagonista, denbora luzea eman baitu Bilbon oporretan. Baina nor da aktore hori eta zergatik egon da Bilbon? Están entre nosotros atalak emango ditu horren inguruko xehetasun guztiak.

Amaitzeko, Chuck Norris aktorea ere zorionduko du saioak, 75 urte beteko baititu astearte honetan. Badirudi bederatzi pertsonaren heriotzarekin zerikusia izan zuela Norrisek, eta aktoreari zuzendutako erreportajean, horren inguruko datu guztiak emango ditu Los Archivos Secretos de La Noche de... atalean.

'La Noche de... 42' gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.

trong>

Informazio gehiago (1)