Kargatzen...
Itxi

Gaur gauean

Sadam Ali, Naseem Hameden oinordekoa, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.A.

EiTB

Ali, Brooklynen jaioa den arren, gurasoak Yemenekoak ditu, hots, Hameden herrialde berekoa.

Sadam Ali hartuko du protagonista gaur gaueko 'Boxeo Izarak' saioak. Brooklynen jaioa da, baina bere gurasoak Yemenekoak dira. Beraz, Naseem Hameden herrialde berekoa eta boxeolari britainiarraren jarraitzailea dugu Ali.

Orain arte 20 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Bere azken neurketan, Luis Carlos Abregu argentinarraren aurka neurtu ditu indarrak. Abregu boxeolari oso gogorra da eta bere zenbakiak ere bikainak dira: 36 irabazi eta bakarra galdu.

Bigarren norgehiagoka pisu erdi astunekoa izango da. Aurrez aurre, Lionel Thompson eta Radivoje Kalajdzic. Bosniarrak 14 borrokaldi egin ditu eta denetan nagusitu da. Gertutik jarraitu beharreko boxeolaria da 22 urteko mutil hau.

Eta amaitzeko, Fedor Papazov errusiarra eta Miguel Angel Mendoza mexikarra izango dira protagonista. Papazovi Mister Knockout deitzen diote, eta Mendozak irabazi dituen 21 neurketak koz irabazi ditu.

Pedro Mari Goikeotxeak gidatutako saioa gauerditik aurrera izango da ikusgai ETB1en.

1en.