Gaur
Nafarroako Kontuz elkarteko Patxi Zamora, 'Egun On Euskadi'n
A.A.
EiTB
Foru Erkidegoko kontsumitzaileen elkarteak esku artean dituen kasuei buruz mintzatuko da.
Patxi Zamora Nafarroako Kontuz elkarteko bozeramailea hartuko dute gaur 'Egun On Euskadi' saioan. Foru Erkidegoko kontsumitzaile eta herritarren interesen defentsan lan egiten duen plataformak esku artean dituen kasuei buruz galdetuko dio Estepan Aldamiz-Etxebarriak; tartean, Osasuna auzia dela eta, Sanz eta Mirandaren aurka jarri duten salaketari buruz.
Olaia Urtiagak egingo du eguneko albisteen kontakizuna, eta Xabier Riezu, Niko Moreno eta Jagoba Alvarez bilduko dira solasaldirako mahaiaren inguruan.
iaren inguruan.