Kargatzen...
Itxi

Aurrerapena

Juanito-Korta eta Nai aurrez aurre immunitate jokoan

Borjak Seco eta Andekaren aurka izango duen lehia eta Nai guanakoen taldean sartu izana izango dira gaurko saioan protagonista, 22:25etik aurrera, ETB2n.

Nairen ihes egiteak eta David Secoren taldean sartu izanak emango dute zeresana ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioko hamaikagarren atalean. Ikusiko dugu zer jarrera hartzen duten Juanitok eta Kortak, Naik guanakoen taldea euren etsaietako bati laguntza emateko utzi zuela jakin ondoren.

Egia esan, saioak egindako eskaintzari esker, kondorrek euren taldea eta kapitaina mantendu ahal izan dituzte. Beste taldekide bat galduz gero, baina, ez da izango aurrera egiteko aukerarik David Seco eta haren taldekideentzat.

Borjak taldean bere lekua egin nahi

Immunitate jokoari esker, Borjak bere aldarrikapena egingo du taldekideen aurrean, eta bere burua aurkeztuko du lehian guanakoen ordezkari izateko. Irungo kazetariak emandako pauso hori, baina, kontra etor dakioke, David Seco eta Andeka etsai izanik, haiei aurre egiteko gai ez bada.

Patagoniako urmael bateko uretan barreiatutako fitxak jaso eta puzzlea osatu beharko dute jokoan. Borjak, Andekak eta Davidek euren taldekideak aktibatu beharko dituzte abdominalak eginda eta buruz behera esekita dituzten sokak moztuta. Hori egitea lortzen duten lehenengo biek bakarrik egingo dute aurrera jokoan azkenera arte.

Gaur ikusiko dugu jokoaren emaitza, ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioaren hamaikagarren atalean, 22:25etik aurrera, ETB2n.

n.

Informazio gehiago (1)