Gaur
Korrikaren amaiera, zuzenean, EiTBn
A.E.
EiTB
Lasterketaren amaierako ekitaldia irrati, telebista eta Internet bidez jarraitu ahal izango da gaur.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Korrikaren amaierako ekitaldia, zuzenean emango du, gaur, Euskal Irrati Telebistak, Bilbotik, telebista, irrati eta Internet bidez.
ETB2k eta eitb.eus-ek 11:30ean hasiko dute emanaldi berezia. Ilaski Serranok eta Nagore Uriartek aurkeztuko dute euskal hedabideen elkarlanaren emaitza den saioa.
Emanaldi berezian, Areatzara lasterketa iristen den bitartean, Korrikaren azken kilometroak eta elkarrizketak tartekatuko dituzte. Ondoren, 12:30ean amaierako ospakizuna eskainiko da: lekukoaren barruan gordetzen den mezuaren irakurketa eta Asier Amondo Korrikaren koordinatzailearen eta Mertxe Mujika AEKko arduradunaren hitzak jarraitu ahal izango dira. Ondoren, Amondo, Mujika eta lekukoa irakurri duen pertsona ere telebistako platoan eseriko dira.
Euskadi Irratiak, halaber, igandeko goizeko 'Amarauna' saioa, 10:00etatik 13:00era Bilboko Areatzatik egingo du zuzenean. Radio Euskadik ere jarraipen berezia egingo dio lekukoaren barneko mezuaren irakurketari eta azken jaiari.
Bestalde, gauean, ETB1en, saio berezia izango da Korrikaren inguruan. 'Euskal Herria Zuzenean' saioko Nerea Alias erreportariak lasterketa gertu-gertutik jarraitu du egunero bere furgonetan eta berak bizitakoa bilduko 21:00etan hasiko den programan. Euskal Herrian barrena alderik alde ibili da, eta Korrika modu ezberdinetan bizi izan dutela erakutsiko digu.