Itxi

22:15ean

'Códice' minisailaren bigarren atala, gaur, ETB2n

L.A | EITB.EUS

EITB

Codex Calixtinus eskuizkribua Santiagoko katedraletik nola desagertu zen eta hura berreskuratzeko egin zen polizia-ikerketa hurbilduko digu minisailak. 

Gaur, 22:15etik aurrera, Jorge Cassinellok zuzendutako Códice (2014) minisailaren bigarren atala eskainiko du ETB2k. Miguel de Lira, Francis Lorenzo eta Maria Vazquez aktoreak dira protagonista nagusiak.

Codex Calixtinus eskuizkribua Santiagoko katedraleko artxibotik (Galizia) desagertu zen 2011n, eta gertakari hura izango da minisailaren ardatz nagusia. XII. mendeko idazkia Donejakue bidearen lehen gidatzat hartzen dute, eta aukera berezietan bakarrik erakusten zuten. Gida hura berreskuratzeko polizia-ikerketa ere ikusiko dugu.

Códice telesailak, gainera, Manuel Castiñeiras Codex Calixtinusa lapurtu izana aitortu zuen gizonaren bizitza hurbilduko digu eta istoria lau ikuspuntu ezberdinetatik ezagutzeko aukera emango digu: elizarena, ikerketaz arduratu zen taldearena, kazetariena eta Codexa lapurtu zuen argiketariarena.

Ficción Produccionesek eta Galiziako telebistak elkarlanean ekoitzitako minisaila da.

Ez galdu Códice minisailaren bigarren atala gaur, ETB2n.