22:30ean
'Xalbador Izana eta Izena' dokumentala, gaur gauean, ETB1en
A.E.
EiTB
Eneko Dorronsok zuzendu du Urepeleko bertsolariaren inguruko lana
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, Xalbador. Izana eta Izena Eneko Dorronsorok zuzendutako dokumentala izango da ikusgai ETB1en 22:30ean.
Ezagunak dira Xalbadorren bertsoak; ezaguna txistuak txalo bihurtu zitueneko eguna. Eta ezaguna da Xalbadorren heriotzaren dramatismoa: bere jaioterrian, omenaldi bat egiten zitzaion bitartean.
Sortze-izenez Fernando Aire Etxart (Ferranddo), Urepeleko Xalbadorrenia etxaldean sortu eta bizi izan zen. Artzain-laboraria zen ogibidez; baina bertsoari eskaini zion bizitza. Eta hori egin ahal izateko, norbaitek behar etxeko lanetan.
Bere lau seme-alaben bitartez egin du Eneko Dorronsorok Xalbador bertsolariarengandik Ferranddo laborariarenganako bidea; 'eta aurkitu ez badut ere, Urepeleko mendi hegaletan bere ahotsa entzun izanaren irudipena daukat. Kantari ari zen' adierazi du zuzendariak.