Kargatzen...
Itxi

ETB1en eta eitb.eus-en

Berasaluze II- Zubieta/ Artola- Albisu, gaur, zuzenean

EITB

Endesa Ligako Iberostar Tenerife-Laboral Kutxa neurketa ere zuzenean eskainiko da.

Berasaluze eta Zubieta

Ohi denez, pilota eta saskibaloia izango dira gaurko kirol programazioaren ardatz nagusiak. Bi emanaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira ETB1en eta eitb.eus-en.

Gasteizko Ogeta pilotalekuan izango dira ETBko kamerak. 17:00etan hasiko da emankizuna eta bertan, Binakako Txapelketako finalerdietako Berasaluze II- Zubieta/ Artola- Albisu partida jokatuko da. Aurretik, Irujo- Irusta/ Julen Retegi- Barriola partida eskainiko du ETB1ek. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Saskibaloiari dagokionez, Iberostar Tenerife-Laboral Kutxa neurketaren berri emango dute Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek 12:15etik aurrera.

Txirrindularitza, harri-jasotzea, erremontea eta futbol laburpenak

Kirol eskaintza osatzeko, Miguel Indurain txirrindularitza probaren laburpena egingo du 16:00etan Fermin Aramendik ETB1en, eta, jarraian, Korrikaren amaierako erakustaldiko proben kontakizuna egingo du Ibon Gaztañazpik.

ETB4n, Uterga- Endika/ Zeberio II- Ion erremonte partida izango da ikusgai 19:30etik aurrera, Juanan Legorbururen eta Manuel Arrizabalaga Matxinen eskutik.

Amaitzeko, Mikel Olazabalek futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du 19:30etik aurrera 'Gol Festa' saioan.

Informazio gehiago (1)