Itxi

Aurrerapena

Ibaira jauzi izugarria ‘El Conquis’en, lehiakideen ausardia neurtzeko

Patagoniako ur izoztuak, errekara egin beharko duten jauzi ikaragarria eta iskanbila ederra ekarriko duen gertakari ezohikoa izango dira protagonista abenturaren hurrengo atalean, gaur, ETB2n.

Patagoniako ur izoztuak eta ibaira egin beharko duten jauzi ikusgarria izango dira ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioko atal berriko protagonistak. Juanitok ala Kortak eta Manuk tirolina bat egin beharko dute euren taldeko lehiakideek uretara jauzi egin ahal izateko, 15 metro inguruko altueratik. Ikusiko dugu lehiakide guztiek gainditu ahal izango duten altuera zein Futaleufu ibaiko ur hotzari dioten izua.

Beste iskanbila bat

Baina, jokoaz gain, ezohiko gertakari batek beste iskanbila bat ekarriko du saiora. Immunitate jokoa galduko duen taldeko lehiakide batek kanpamentutik ihes egingo du gauean eta irabazi duen taldeari ikurrina ostuko dio. Bada, lapurreta horrek bere ondorioak izango ditu abenturan datozen egunotan.

Debatea astelehenean

Astelehenean, ostera, ‘El Conquis’ debatearen txanda izango da, Patxi Alonsok aurkeztuta. Saioaren nondik norakoak aztertuko ditugu, eta hurrengo atalean ikusiko dugunaren hainbat aurrerapen ere eskainiko ditugu; halaber, saiotik kanporatutako azken lehiakidea ere platoan izango da, Eneko, Laiseka, David Seco, Julen Madina, Isa, Gotzon, Manu Redondo eta Borja alboan dituela.

alboan dituela.

Informazio gehiago (1)