Gaur
Berasaluze II-Zubieta / Ezkurdia-Zabaleta, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Horrez gain, emakumeen futbol ligako Real Sociedad-Transportes Alcaine eta Endesa Ligako Real Madril-Bartzelona partidak izango dira ikusgai, baita ere zuzenean.
Pilotak, futbolak, saskibaloiak, txirrindularitzak eta herri kirolek osatuko dute gaurko kirol eskaintza Euskal Telebistan.
Arratsaldeko bostetan hasiko den 'ETB Kantxa' saioak (ETB1 eta eitb.eus) Binakako Txapelketako partida interesgarri eta garrantzitsua eskainiko du: Berasaluze II-Zubieta eta Ezkurdia-Zabaleta artekoa. Eibarko Astelenako jaialdia honako bi neurketekin osatuko da: Xala-Cecilio / Jaunarena-Rezusta eta Rico IV-Larunbe / Mendizabal III-Urruzola. Esatari taldea Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak osatuko dute.
Goizean zuzeneko beste bi emanaldi izango dira: ETB4n, 12etatik aurrera, emakumeen futbol ligako Real Sociedad-Transportes Alcaine partida izango da ikusgai, Xabier Anduezaren eta Larraitz Lukasen kontakizunarekin; ETB1en, 12:15ean hasita, Endesa Ligako Real Madril-Bartzelona neurketaren berri emango dute Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek. Bi emanaldiak internet bidez ere jarraitu ahal izango dira.
Arratsaldeko lauretan, ETB1ek herri kirolen tartean zabalduko du. Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek bezperan Zegaman jokatutako aizkolarien banakako Eusko Label sariko jardunaldiaren nondik norakoak ekarriko dizkigute.
ETB4n, berriz, goizean jokatutako bi txirrindularitza lasterketen laburpenak eskainiko dira 20:15etik aurrera: Zornotzako Udaberri saria (Alfontso Arroiorekin) eta Eibarko Balenziaga saria (Pedro Mari Goikoetxearekin).
Igandero legez, 'Gol Festa' saioak (19:30, ETB1) futbol laburpenak bilduko ditu Mikel Olazabalen eta kirol erredakzioko lankideen eskutik.