Gaur, 22:30ean, 'NEPPS'en
Beasain eta Guardia, nor baino nor gehiago barraskiloak prestatzen
EITB
Ramon Rotetak Beasain bisitatuko du, eta Ander Gonzalezek, Guardia. Herri bakoitza ordezkatuko duen sukaldari onenaren bila abiatuko dira.
Gaurko 'No es País para Sosos: Entre Dos Fuegos' saioak Beasain eta Guardia herriak hartuko ditu protagonista. Biak nor baino nor gehiago arituko dira barraskilorik onenak prestatzen.
Ramon Rotetak Beasain bisitatuko du eta ume talde jator bat hartuko du gidari herrian zehar. Olano harategi mitikoan egingo du Ramonek lehenengo geldialdia, Beasaingo odolosteen sekretuak ikasteko lekurik onenean. Harategitik, Jatetxea izeneko jatetxera joango da zuzenean, bermut saltsan egindako odoloste ravioliak probatzera. Amaitzeko, postrearen bila joango da Julki gozotegira, Beasainen tipikoak diren martintxoen bila. Bazkaldu ostean, Beti Bizi elkarte gastronomikora joango da, eta lehiaketarako sukaldari bikainak aurkituko ditu bertan.
Herriko tren turistikoan iritsiko da Ander Guardiara, mahastiz beteriko parajeak ezagutzeko modurik onena eskaintzen duen garraiobidean. La Huerta Vieja jatetxera bisita egingo du ondoren, eta pistoa egiteko errezeta ezin hobea ezagutuko du. Bertan, gainera, bere gidariak aurkituko ditu: Martin eta Ignacio (gitarra oso ondo jotzen dakien bikotea). Guardiako tokirik ederrenak ezagutuko ditu horiekin batera, eta baita finalera eramango duen sukaldari bikaina ere.
Bi herriak nor baino nor gehiago arituko dira barraskiloak prestatzen. Irabazteko sekretua barraskiloen saltsan egongo da, eta hori izango da epaileek gehien baloratuko dutena.
'No es País para Sosos: Entre Dos Fuegos' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.