Gaur
Real Madril-Efes Istanbul eta Bartzelona-Olympiacos, zuzenean
A.A.
EiTB
Euroligako playoffetako final laurdenetako partidak ETB4n eta eitb.eus-en eskainiko dira.
Saskibaloi emanaldi bikoitza izango da gaur ETB4n eta eitb.eus-en. Euroligako playoffetako final laurdenetako bi partida eskainiko dira, 19:00etatik aurrera: Real Madril-Efes Istanbul eta Bartzelona-Olympiacos. Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek egingo dute kontakizuna.
Gauean, pilotari eskainitako tartean, Eskuz Binakako Txapelketako bi final eskainiko ditu 'Gure Bideoteka' saioak (ETB1, 22:00): Irujo-Goñi III / Bengoetxea VI-Beloki, 2005ean Donostiako Atano III.enean jokatutakoa; eta Xala-Zubieta / Gonzalez-Laskurain, 2010ean Gasteizko Oguetan jokatutakoa.