Itxi

Zuzenean

Laboral Kutxa-Cai Zaragoza eta Tolosako pilota jaialdia ETB1en

A.A.

EiTB

Jaunarena-Altuna III, Irujo-Irusta / Xala-Merino I eta Apezetxea-Cecilio / Irribarria-Larrinaga partidak gaur izango dira ikusgai.

Saskibaloia izango da gaurko lehen kirol hitzordua. Endesa Ligako 29. jardunaldiko Laboral Kutxa-Cai Zaragoza partida izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en 12:15etik aurrera, Xabier de la Fuenteren, Josean Aldalurren eta Juan de la Vegaren kontakizunarekin.

Arratsaldean, 'ETB Kantxa' saioa Tolosatik eskainiko da, ETB1en eta eitb.eus-en. Jaunarenaren eta Altuna III.aren arteko Buruz Buruzko Txapelketako kanporaketarekin hasiko da jaialdia. Eta ondoren, eskuz binakako bi norgehiagoka jokatuko dira: Irujo-Irusta / Xala-Merino I eta Apezetxea-Cecilio / Irribarria-Larrinaga. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dituzte esatari lanak.

19:30ean hasita, ohi denez, futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Mikel Olazabalek 'Gol Festa' saioan, ETB1en. Gainera, Joseba Urkiola kazetariak Eibar-Celta partidaren laburpena egingo du 23:00etan.

Kirol eskaintzarekin amaitzeko, Euskadiko Batel Txapelketan gertatutakoa bilduko du Juanan Legorburuk 20:15ean, ETB4n.