Itxi

Gaur, 23:55ean, ETB2n

TTIP akordioaren aukerak eta mehatxuak, 'El Dilema'n aztergai

EITB

Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren edukiak eta horrek izan ditzakeen ondorioak aztertuko ditu saioak.

Juan Carlos Etxeberria

Europar Batasunaren eta Ameriketaako Estatu Batuen artean negoziatzen ari den Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoa (TTIP) izango dute aztergai, gaur gauean, 'El Dilema' saioan. Hitzarmen horren edukiez eta ondorioez mintzatuko dira, eta berekin dakartzan aukera eta mehatxuen inguruan sortu den eztabaidari ere helduko diote.

Juan Carlos Etxeberriak gidatzen duen saioan, solaskide hauek hartuko dute parte: Jose Ramon Mariño, ATTACeko kide eta ekonomialaria; Frances Granell, Ekonomia Aplikatuan katedraduna Bartzelonako Unibertsitatean; Laura Ruiz, ekonomialari eta Mugarik gabeko Ekonomialariak erakundeko koordinatzailea; Luis Torras, finantza aholkularia; Juan Hernandez Zubizarreta, EHU/UPVko Zuzenbide irakasle eta Hegoa elkarteko kidea, eta Massimo Cermmelli, Deustuko Bussines School eskolan irakaslea.

'El Dilema', gaur, 23:55ean, ETB2n.

ong>

Informazio gehiago (1)