Itxi

ETB1en eta ETB2n

Dantzaren egoera Euskadin, osteguneko 'EITB Kultura' saioan

EITB

Olatz de Andres, Natalia Monge eta Ziomara Hormaetxe koreografo eta dantzariekin egongo dira.

Dantzaren Nazioarteko Egunaren bezperan, 'EiTB Kultura-Transit' saioak Euskadin dantzaren sektorearen egoera aztertuko du, eta egunotan agertoki gainean ikus ditzakegun hainbat obra erakutsiko ditu.

Olatz de Andres, Natalia Monge eta Ziomara Hormaetxe koreografo eta dantzariekin izango dira. Haiek bezala, geroz eta artista gehiago dago Euskadin dantza garaikidearen estilo berriak eta gorputz eta eszena mintzaira berriak lantzen. Baina egoera oso txarra da, eta egileek prozesu osoaren kudeatzaile ere bihurtu behar izan dute aurrera jarraitzeko.

Egoera hobetu dezaketen hainbat ekimen jarri dira martxan: Dantzerti, Goi Mailako Dantza eta Antzerki Eskola, esaterako. Horrez gain, erakustaldien datuek ere gora egin dute, 2013an jaso zuten jaitsiera bortitzaren ostean.

Ohi denez, 'EiTB Kultura Transit'ek zinema, musika, antzerki eta arte alorretako berrikuntzak eskainiko ditu. Halaber, Sortzaileak atal berriaren barruan, Arantxa Gareño, Maria Cueto eta Pilar Soberon artistek Donostian, Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoan, aurkeztu duten 'Paisaiaren murmurioa/Cuando el paisaje habla' erakusketa kolektiboaz arituko dira.

'EiTB Kultura-Transit' gaur gauean izango da ikusgai, 23:30 aldera ETB1en, eta 00:45 aldera ETB2n.

ETB2n.

Informazio gehiago (1)