Gaur arratsaldean
Efes Istanbul-Real Madril eta Olympiacos-Bartzelona, zuzenean
A.A.
EiTB
Euroligako final laurdenetako laugarren partida, ETB4n eta eitb.eus-en.
Gaur, 19:00etan, saskibaloiaren leihoa zabalduko dute ETB4k eta eitb.eus-ek, Euroligako playoffetako final laurdenetako bi partida eskaintzeko: Efes Istanbul-Real Madril eta Olympiacos-Bartzelona. Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek egingo dute kontakizuna.
Madrildarrek euren alde dute kanporaketa, bi punturekin. Laugarren norgehiagoka irabazita, Lauko Finalerako sailkatuko dira. Kataluniarren kasuan, irabazi beharra dute bosgarren partida jokatu ahal izateko.