Aurrerapena
Txile eta Ozeano Barea, 'El Conquis' saioaren azken faseko kokalekuak
Argentina eta Txile arteko muga zeharkatuko dute abenturazaleek eta kapitainek, ibaian zehar, bi baltsa puzgarritan. Lehen immunitate jokoa Patagoniako zezenkoen proba izango da.
Argentina utzi eta Txile izango da aurrerantzean abenturaren azken faseko nondik norakoak jasoko dituena, lehen aldiz. Argentina eta Txile arteko muga eta Andeak zeharkatuko dituzte hamaika abenturazaleek eta kapitainek, Ozeano Bareraino iristeko, Chiloe uhartearen ondora.
Palena ibaian zehar egingo dute lekualdatzea, bi baltsa puzgarritan. Gidari profesional bana izango dute bi taldeek, Juanitok eta Kortak aspalditik ezagutzen dituzten bi lagun, aurretik ere zenbait liskar izan baitituzte horiekin.
Patagoniako zezenkoen jokoa
Ibaian zehar egingo duten bidaiaz gain, dagoeneko ohikoa den immunitate jokoa ere izango da fase berri honetan. Txileko lurretan egingo duten lehen erronkan saioko beste klasikoetako bati egin beharko diote aurre parte-hartzaileek: Patagoniako zezenkoen jokoari. Kasu honetan, ez dute gainean ibili beharko; lotu eta immobilizatu egin beharko dituzte, hankak sokaz lotuta.
Txilen lehorreratzeak, baina, ez ditu abenturazaleen urduritasunak baretuko. Janaina, Irantzu, Juanito eta Eneko zurrunbiloaren erdi-erdian izango dira, eta fase berri hau infernu bilakatuko da horien egunerokoan.
Debatea astelehenean
Astelehenean, ostera, ‘El Conquis’ debatearen txanda izango da; saioko onena, eduki berriak eta ikusteko ditugun atal erabakigarrietako aurrerapenak izango ditugu aste honetan ere. David Seco, Gotzon Mantuliz, Isa Landa eta gainerako tertuliakideek, edizio honetan kanporatu dituzten lehiakideekin batera, abenturako gertaera aipagarrienak aztertuko dituzte.