Itxi

Zozketa

'El Conquis'eko lehiakide gogokoenaren galara joateko sarreren zozketa

I.A. | EITB.EUS

Saioko lehiakide gogokoenaren aukeraketa galara joateko 5 sarrera zozkatuko ditugu. Bestalde, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren finalerako 5 sarreren irabazleen izenak baditugu jada.

Laster, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren hamaikagarren edizioaren final handia eskainiko dugu, zuzenean, Euskal Telebistaren Miramongo estudioetatik (Donostia). Baditugu jada eitb.eus-ek zozkatu dituen bost sarrera bikoitzen irabazleen izenak. "Conquis"en finaleko saio berezira joango direnek edizio honetako lehiakideak zein kapitainak eta Julian Iantzi aurkezlea zuzenean ikusteko aukera izango dute.

Lehiakide gogokoenaren aukeraketa galarako sarrerak

Halaber, hamaikagarren edizioan ikus-entzuleen ustez lehiakide gogokoena denaren izena emango dugu, zuzenean, gala berezi baten. Bertara joateko ere bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Zozketan parte hartzeko epea ekainaren 2an bukatuko da, goizeko 09:00etan. Egun berean esango ditugu irabazleen izenak. Parte har ezazu zozketan.

 

Informazio gehiago (3)