Itxi

22:30ean

'El Falso Shaolín' erreportaje berezia, gaur gauean, ETB2n

EITB

Juan Carlos Aguilar hiltzailearen buruan sartuko da gaurko 22:30ean hasita, eta kasuak izan dituen urrats guztiak jarraituko ditu azkeneko sententzia ezagutu arte.

Gaur gauean, Euskal Telebistak 'El Falso Shaolín' berezia eskainiko du bigarren katean 22:30etik aurrera. Erreportajeak Juan Carlos Aguilar hiltzailearen buruan barrena murgildu nahi izango du, Mauren Ada Otuya eta Jenny Sofia Rebollo emakumeak bortizki hil zituen gizonaren nortasuna eta bizimodua ezagutzeko asmoarekin.

Horretarako, bere tatami-kide eta ikasle ohiekin egongo dira, baita saholin tekniketan adituak diren hainbat profesionalekin ere. Euren testigantzak oinarri hartuta, shaolin faltsu honen inguruko gezur guztiak argitzen saiatuko dira. Horrez gain, Txinako Shaolin tenpluak Estatu mailan onartutako zentro bakarrera joango dira, Madrilgo Saholin Temple Spain zentrora. Bertan, Aguilar shaolin tekniken irakasle onartua ez zela aitortuko dute arduradunek.

Bestalde, Espinosa de los Monteros herrira joango dira. Juan Carlos Aguilarrek Burgoseko herri honetan ematen zituen udak bere gurasoekin, eta bertan, erakustaldi harrigarri bat antolatu zuen. Orduko irudiak erakutsiko dituzte.

Saholin faltsu hau serie-hiltzailea ote da? Ezagutzen ez ditugun beste biktimarik utzi al zuen? Jose Cabrero eta Andoni Candina psikiatria kriminalean adituek, eta Paco Perez Abellan eta Pedro Gorospe kronika beltzean kazetari adituek euren iritzia emango dute saioan.

Hiltzailearen biktimen familien ikuspuntua ere ez da faltako. Kolonbiatik, Beniciak, Jennyren amak, eta Nigeriatik, Godspowerrek, Mauren Adaren aitak, euren sufrimenduaren testigantza emango dute.

'El Falso Shaolín' berezia, gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n.

aurrera, ETB2n.