LND berezia
Aitor Mazori buruzko 'La Noche de...' berezia, gaur, ETB2n
EITB
Bypass pelikula eskainiko du 22:30ean hasiko den saioak eta ondoren, Bilboko aktorea protagonista duen Malas vibraciones film laburra estreinatuko da.
Gaur gauean, Euskal Telebistak hil berria den Aitor Mazo aktoreari eskainitako 'La Noche de...' saio berezia emango du bigarren katean 22:30ean hasita. Felix Linaresek aurkeztutako emankizunak Bilboko aktorearen ibilbide profesionala errepasatuko du; zinean (kamera aurrean zein atzean) antzerkian eta telebistan egindako lanak aipatuz. Ondoren, Mazok berak eta Patxo Telleriak zuzendu zuten Bypass komedia erromantikoa izango da ikusgati, Gorka Otxoa, Barbara Goenaga eta Sara Cózar aktoreak protagonista dituena.
Film luzearen ondoren, ETB2k Aitor Mazo protagonista duen Malas vibraciones film laburra estreinatuko du. Irene Bau eta Gorka Aginagaldek ere hartzen dute parte David Pérez Sañudok eta Flavia Santosek idatzi eta zuzendu zuten istorio honetan.
Larunbat arratsaldean, berriz, La máquina de pintar nubes izango da ikusgai ETB2n. Pelikula hau ere Aitor Mazok eta Patxo Telleriak elkarlanean zuzendu zuten. Bilboko langile auzo batean, gaztetxo batek pinturarekiko pasioa nola jasotzen duen kontatzen du filmak.