22:00etan
Bankako Menditarrak, gaur, 'Oholtzan' saioan
A.E.
EiTB
Bankako Menditarrak taldeak Bankako kantu afarian eskainitako euskal abestien emanaldia izango da ikusgai.
Gaur, Bankakako Menditarrak taldeak Bankan, Nafarroa Beheran, egindako kantu afarian eskainitako euskal abestien emanaldia izango da ikusgai, 'Oholtzan' saioan. Musikaz gain, erreportajeak ere tartekatuko dira.
Kantu afari horretan bizi den giroa eta abesten diren kantuen zentzua ulertzeko, hainbat erreportajek Bankako artzainen bizimodua erakutsiko dute. Kantu usadioaren jatorria aztertu, inguru naturalak euren izakeran duen eragina azpimarratu, eta kantuen gaiek bailararekin duten harremana ere izango dute hizpide.
Gauzak horrela, Ameriketarako migrazioa, hegoaldearekin kontrabando garaian izandako lotura galdua, euskalduntasuna, Xalbadorren heriotza edota beste hainbat gaietan sakonduko da, horrek guztiak euren kantuekin duen harremana.
'Oholtzan' saioa 22:00etan izango da ikusgai, ETB1en.