Itxi

Aurrerapena

Abentura lehertu egingo da final handiaren atarian

Kapitainek agur esango dute eta lehiakideak bakarrik egingo dute aurrera oihanean zehar; lehen pausuak, baina, ez dira egokienak izango, eta final handia bera jokatzea ere arriskuan egongo da.

Ozeano bareko kresala palena ibai ertzean nabari denean, kapitainek saioari agur esan beharko diote eta, abentura handi hau abiatu zenetik lehen aldiz, lehiakideek bakarrik egingo dute aurrera oihanean zehar. Lehen urrats horiek, baina, ez dira egokienak izango.

Final handia jokatzea, arriskuan

Egia esan, parte hartzaileek erakutsi dute abilezia asko eta askotarikoak dituztela, kapitainei esker ikasitakoak agian; denak, baina, ez dira egokiak munduaren azkena konkistatzeko eta ekintza horietako batzuekin sei lehiakideek zalantzan jarriko dute ibilbide gogorrean zehar egindako ahalegin guztia, final handia bera jokatzea ere arriskuan jarrita.

Kapitainak saiotik joateak ere ez du lasaitasun egoera ekarriko eztabaidaz betetako ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioko edizio honetara, izan ere, orain jazoko diren gertakariek hankaz gora jarriko dute abentura. Igandean ikusiko dugu, ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioko hurrengo atalean, 22:15etatik aurrera, ETB2n.

ETB2n.

Informazio gehiago (1)