ETB1en eta eitb.eus-en
Irujo eta Olaizola II.aren arteko buruz burukoa, gaur, zuzenean
A.A.
EiTB
Gasteizko pilota jaialdiaz gain, futbola, herri kirolak eta arrauna eskainiko dira.
Gaur arratsaldean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan Juan Martinez de Irujok eta Aimar Olaizolak jokatuko duten Buruz Buruko Txapelketako finalerdietako partida zuzenean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da jaialdia J. Retegi-Rezusta / Altuna III-Zubieta neurketarekin; hirugarren norgehiagokan, berriz, Mendizabal III-Urruzola eta Gorka-Merino I izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz.
ETB1eko kirol eskaintza herri kirolen bi emanaldik osatuko dute. 11:15ean, hilaren 23an Aian egindako Zarautz eta Orio arteko harri-jasotze desafioa eskainiko da, Juanan Legorbururen eta Jose Ramon Iruretagoienaren kontakizunarekin. 16:00etan, hilaren 16an Deban jokatutako sokatirako lur gaineko Euskadiko txapelketako finalaren (680k) berri emango du Legorburuk.
ETB4n, bi emankizun izango dira. 19:30ean, goizean Mutrikun jokatutako trainerilen Euskadiko txapelketaren laburpena egingo du Legorburuk.
Jarraian, Athletic B-Villanovense, Bigarren B Mailako igoera faseko kanporaketaren berri emango dute Xabier Anduezak, Juanan Larrañagak eta Iban Bengoetxeak zuzenean San Mamesetik. Partida eitb.eus-en ere zuzenean jarraitu ahal izango da.
ahal izango da.