Gaur, 23:45ean, ETB2n
Hauteskunde ondorengo negoziazio eta akordioak aztergai, 'El Dilema'n
EITB
Gaur, 23:45ean hasita, alderdien arteko negoziazioak eta foru aldundien gobernuak eta Nafarroako gobernua eratzeko beharrezkoak izango diren akordioak aztertuko dituzte.
Euskadiko eta Nafarroako udalak eratzeko bi egun falta direnean, 'El Dilema'k alderdien arteko negoziazioen nondik norakoak aztertuko ditu. Izan ere, udalbatzak eratu eta alkateak aukeratzeko hainbat akordio eta itun egin beharko dituzte indar politikoek. Foru aldundien gobernuak eratzeko, eta, batez ere, Nafarroakoa osatzeko, itunak egingo dira.
Egoeraren analisia egiteko, Felix Arrieta Deustuko Unibertsitateko politologoa izango dute saioan, eta harekin batera, politika gaiak gertutik jarraitzen dituzten zazpi kazetari hartuko dituzte: Iñaki Iriondo, Juan Mari Gastaca, Joxerra Senar, Victor Goñi, Anna Garbati, Alberto Surio eta Josean Izarra.
Horrez gain, Juan Carlos Etxeberriak hainbat politikari elkarrizketatuko ditu zuzenean, euren lurralde edo hiriko gobernua eratzeko giltza duten politikariak, hain zuzen ere.
'El Dilema' gaur izango da ikusgai, 23:45etik aurrera, ETB2n.
g>