22:30ean
Abizen euskaldunak hizpide, gaur gauean, 'Vaya Semanita' saioan
EITB
22:30ean hasita, Bienvenido Mr. Marshall filmaren bertsio euskalduna ezagutuko dugu, eta Pablo Iglesias politikariaren jatorriaren sekretuak jarriko ditu agerian, besteak beste.
Gaur gauean, 'Vaya Semanita' saioaren atal berri bat eskainiko du ETB2k, eta, oraingo honetan, modan dagoen abizen euskaldunen gaia jorratuko du.
Hasteko, desagertzeko arriskuan dauden abizen euskaldunen erreserba bisitatuko dute, eta Bienvenido Mr. Marshall filmaren bertsio euskalduna eskainiko dute. UPN alderdiko buruzagiek Sanferminetako entzierro batean korrika egingo dute, eta Nekane Amaya ijito euskaldunak Ogasunaren azterketa bat gainditu beharko du.
Horrez gain, Odon Elortza Donostiako alkate ohiak eta Juan Karlos Izagirre Donostiako jarduneko alkateak indarrak batuko dituzte, eta, amaitzeko, ETB2ko 'Todos Los Apellidos Vascos' saioak Pablo Iglesias politikariaren jatorria emango du ezagutzera.
'Vaya Semanita' saioaren atal berriak joan den astean hasi ziren, eta ekainean ostegunero emango ditu ETB2k ordutegi nagusian. Javier Garcia de Vicuñaren zuzendaritzapean, aktore talde bikaina arituko da bertan lanean: Iker Galarza, Asier Hormaza, Miriam Cabeza, Itziar Atienza, Andoni Agirregomezkorta, Humberto Gutierrez, Diego Perez, Leire Ruiz, Maribel Salas...
'Vaya Semanita' ostegunetan izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.