Itxi

ETB1en

Antzuolara hurbilduko da gaur 'Herri Txiki, Infernu Handi'

A.E.

EiTB

Pagadik eta Zuhaitzek bertako bizilagunen eta herriaren bitxikeriak ezagutuko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur Antzuolara hurbilduko dira Pagadi eta Zuhaitz bertako bizilagunak eta herriaren bitxikeriak ezagutzera, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.

Pagadik herriko taberna klasiko batean hasiko du eguna, eta han izango du bertan ostiralero zozketatzen duten urdaiazpiko zozketaren berri. Tabernako hainbat bezerok emango diote horren berri, eta bide batez, zortea probatu nahiean, zenbaki bat erosiko du. Ondoren, herriko putzu dotore batean bizi diren hainbat ahate eta zisne bakarra ikustera joango da. Berauek zaintzen dituen gizonak zisne alargunaren istorioa kontatuko dio. Herrian 40 urtean udaltzain lanak bete dituen gizonarekin solasaldi polita izango du Pagadik. Jubilatu berria da, eta bere postua hartu duen udaltzain gazteak nola lan egiten duen ikustera joango da Pagadirekin. Antzuolak toki berezia izan zuen larrugintzaren industrian. Herrian lau larru-lantegi izan ziren garairik gorenean, eta azkena duela 40 bat urte itxi zen. Fabrika haietan lan egin zuten bi antzuolarrek pasadizo politak kontatuko dizkiote Pagadiri. Herriaren bixita bertako elkarte batean amaituko du 12 anai-arrebez osatutako familia jator batekin meriendatzen.

Zuhaitzek lorategi polit baten sabela betetzen ekingo dio egunari. Antzuolako emakume baten sukalderaino sartu eta bazkari goxoa jatera gonbidatuko du. Herrian oso ezaguna den denda bat ezagutzera hurbilduko da ere. Umeentzako tailerrak antolatzen dituzte bertan, eta Zuhaitzi paparreko bat egiten erakutsiko diote umeek. Antzuolan bizi den pakistandar bat ere ezagutuko du. Bera izan zen Antzuolan gida-baimena euskeraz atera zuen lehenengo pertsona. Mairuaren alardea, Antzuolako ospakizun nagusia da. Uztaileko hirugarren larunbatean ospatzen dute, gutxienez XIX mendetik gaur arte, urtero. Alardeak antzuolako soldadu konpainia batek Valdejunquerako batailan izan zuen garaipen bat goraipatzen du. Protagonista nagusia, preso hartutako errege mairua da. Hain zuzen, mairuaren papera egiten duen antzuolarra ezagutuko du Zuhaitzek, eta alardean arabieraz esan beharreko esaldiak nola ikasten dituen erakutsiko dio. Herriko plazan urtero alardean eztandarazi egiten diren kanoia pizten amaituko du Zuhaitzek jendetzaren artean.

'Herri Txiki, Infernu Handi' gaur izango da ikusgai, 21:45etatik aurrera, ETB1en.

Bideoak (1)