Itxi

Arrauna

Gaur hasiko da estropada denboraldia ETBn

A.A.

EiTB

San Miguel eta Euskotren liga osoak, ARC-KAE eta Gipuzkoako Emakumeen ligetako bi proba, Euskadi eta Espainiako txapelketak, eta Kontxako Bandera eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en.

Gaur abiatuko da estropada denboraldia Euskal Telebistan Zarauzko Ikurrinarekin. Guztira 26 emanaldi egingo dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek ekainaren 21ean hasi eta irailaren 20ra bitartean: San Miguel eta Eusko Tren liga osoak, ARC-KAE eta Gipuzkoako Emakumeen ligetako bi proba, Euskadi eta Espainiako txapelketak, eta Kontxako Bandera.

ARC-KAE Liga asteburuan hasiko da, Zarauzko Ikurrina-Ekolo sariarekin. Larunbatean lehen jardunaldia jokatuko da eta igandean bigarrena. Igandekoa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 12:30etik aurrera. Aurretik, 11:45ean hasita, Emakumeen Gipuzkoako Ligaren barruan kokatuta dagoen proba izango da ikusgai.

Igandekoaz gain, abuztuaren 1ean jokatuko den Getariako Ikurrina, bai Gipuzkoako Emakumeen Ligakoa, baita KAE Ligakoa ere, eskainiko dute Euskal Telebistak eta eitb.eus-ek.

San Miguel Liga oso-osorik izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Aurten, denboraldiari hasiera emango dion Euskadi Basque Country Bandera Malagan jokatuko da datorren ekainaren 28an. Azkena Portugaleten izango da, El Corte Ingles Bandera, irailaren 20an. Guztira 18 bandera jokatuko dituzte gizonezkoen lehen mailako ligan.

Bestalde, emakumeen Eusko Tren Ligako estropada guztiak eskainiko dira. Hauek zazpi bandera izango dituzte jokoan: Pasaian lehendabizikoa, 'La Caixa' Bandera, uztailaren 11an, eta bi jardunalditan jokatuko den Zarauzko Ikurrina azkena, abuztuak 15 eta 16an.

Euskadiko Txapelketa uztailaren 22an izango da, Lekeition, eta Espainiakoa abuztuaren 3an, Santanderren. Irailarekin batera, denboraldiko hitzordu nagusia helduko da: Donostiako Bandera, Kontxako badian. Sailkatze saioa irailaren 3an jokatuko da, lehen jardunaldia 6an eta bigarrena 13an.

Mikel Olazabalek gidatuko ditu estropada emanaldiak, Ibon Gaztañazpi adituaren laguntzaz, eta Sara Gandarak protagonisten hitzak bilduko ditu.

lduko ditu.