Itxi

23:30ean

Denboraldiko azken 'El Dilema', gaur gauean, ETB2n

EITB

Hauteskunde ondorengo akordioen ostean, euskal politikagintzan sortu den jokaleku berria aztertuko du saioak.

'El Dilema'ren denboraldiko azkeneko atalak hauteskunde ondorengo akordioek sortutako panorama berria aztertuko du. Juan Carlos Etxeberriak gidatzen duen saioak hainbat gai hartuko ditu hizpide.

Hasteko, EAJ-PSE akordioaren ondorioak aztertuko ditu, foru gobernuak eratzeko prozesuan eta legealdian zehar izango dituen eraginak azalduz. Horrez gain, Nafarroako gobernu berria eratzeko negoziazioak ere aztertuko ditu.

Bestalde, Gure Esku Dago plataformak igandean antolatutako ekitaldien oihartzunaz, eta Convergencia i Unio koalizioaren banaketaren ondorioz Kataluniako Gobernuan izan daitekeen krisiaz arituko dira solasean.

Estatu mailan ireki den egoera politiko berria ere aztertuko dute, Alderdi Popularrak boterea galdu ondoren.

Solasaldirako mahaiaren inguruan, Iñaki Soto (Gara), Alberto Ayala (El Correo), Lourdes Perez (Diario Vasco), Josean Izarra (El Mundo) eta Oskar Bañuelos kazetariak bilduko dira.

'El Dilema' gaur izango da ikusgai, 23:30etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.

Informazio gehiago (1)