22:30ean
'No Es País para Sosos' Larhunen izango da gaur gauean
EITB
Ramon Rotetak eta Ander Gonzalezek Larhun inguruko gastronomia ezagutuko dute Coman Mitogo gonbidatuarekin.
Gaur gauean, Larhun mendiaren inguruko gastronomia izango da 'No Es País para Sosos' saioan protagonista. Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek Coman Mitogo, 'Adán y Eva' eta 'Gran Hermano VIP' saioetan ezagun egin den euskaldun-ginearra, izango dute bidelagun. Saran hasiko dute bidaia, Arraya jatetxeko euskal pastela dastatuz.
Anderrek Larhunetik hurbil, Xareta haranean, kokatuta dauden herriak ezagutuko ditu. Zugarramurdi izango du abiapuntu. Bertan, Azketa jatetxean, txilindron erara egindako bildotsa probatuko du.
Zugarramurditik Lapurdira itzuliko da Ander, Ainhoa herrira. Pierre Oteiza etxean zenbait euskal produktu dastatu ondoren, usakume plater gozoa jango du Ithurria jatetxean.
Bestalde, Ramonek itsasaldetik egingo du bere ibilbidea. Getarian, Le C jatetxeko legatzarekin gozatzeko aukera izango du. Hendaian, berriz, La Poissonnerie jatetxe berezia ezagutuko du.
Larhunera igoz amaituko dute bidaia gure bi sukaldariek, eta gailurretik oso gertu, Coman Mitogok lagunduta, bien arteko lehia egingo dute. Coman izango da epailea, eta gehien gustatuko zaion platera aukeratu beharko du. Lehiaren galtzaileak, gainera, Comanek jarriko dion zigorra jasoko du.
'No Es País para Sosos' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.