ETB1en eta ETB2n
Alzheimerra garaiz diagnostikatzeko tresna, 'Teknopolis'en
EITB
Iñaki Leturiak aurkeztutako saioak denboraldia amaituko du asteburu honetan.
Denboraldiko azkeneko saioa sari bat banatuz hasiko dute 'Teknopolis'en, eta argazki-lehiaketaren ekaineko irabazlea ezagutuko dute. Horren ondoren, Alzheimerra garaiz diagnostikatzen lagun dezakeen tresna berria emango du ezagutzera Iñaki Leturiak gidatzen duen saioak.
Alzheimer gaixoek ibileran aldaketa bat jasaten dute, eta horregatik, arriskua duen pertsona bati hanketan jarritako sentsoreen bitartez ibilera aztertuz gero, diagnostiko goiztiarrean lagunduko luke. Mondragon Unibertsitatean garatu dute sentsorea Europako beste talde batzuekin batera. Probak Holandako zaharren egoitza batean egin zituzten. Antzeko teknologia bat erabiliz estresa errazago diagnostikatzeko tresnak ere ari dira garatzen.
Museora joango da 'Teknopolis' ondoren. Albaola Itsas Hondarearen Fundazioan artisau lana egiten dute euskal ontzi tradizionala berreraikitzeko, baina beste muturrean, puntako teknologia ere txertatu dute: QR kodeetan oinarrituta, museoko panel guztiak unean bertan itzulita jasoko ditu bisitariak bere telefono mugikorrean, eta aukeran 20 hizkuntza dituzte.
Amaitzeko, auto-lasterketa baten aurreko prestaketak ezagutuko ditu 'Teknopolis'ek. Formula Student-en lasterketak Silverstone-n hasiko dira uztailean, eta Euskal Herriko bi autok hartuko dute parte: EHUko eta NUPeko talde banatan prestatuak. 'Teknopolis'ek autoak prestatzeko prozesua jarraitu dugu.
'Teknopolis' larunbatean izango da ikusgai ETB1en, 13:30etatik aurrera, eta igandean, 09:30ean, ETB2n.
9:30ean, ETB2n.