Itxi

A ver si no llueve

Bidali zure oporretako argazki eta bideoak!

ETB2ko 'A ver si no llueve' saioak zure oporretako argazkiak eta bideoak bidaltzeko gonbita egiten dizugu.

'A ver si no llueve' saioak zure oporretako argazki eta bideoak bidaltzeko gonbidapena egiten dizugu. Nora joaten zaren, bertan zer egiten duzun, zerk dibertitzen zaituen... hau da, oporretan zer egiten duzun erakusten duten argazkiak behar ditugu.

Erabiltzaileek bidaltzen dituzten argazki eta bideoak EiTBren erabiltzaileen atarian eta 'A ver si no llueve' saioaren webgunean erakutsiko ditugu, eta horietako batzuk telebista saioan bertan ere izango dira ikusgai.

Argazkiak eta bideoak igotzeko egin beharreko pausoak hauek dira:

- Lehenik eta behin, izena eman behar duzu EiTBren erabiltzaileen atarian.

- Izena eman ondoren, edo erregistratuta baldin bazaude, saioa hasi eta EDUKIAK IGO izeneko botoiaren gainean klik egin. Honek argazki bat, argazki galeria bat edo bideo bat igotzeko aukera emango dizu. Galdetegiko datuak betetzen joan.

- Ez ahaztu ezinbestekoa dela BIDAIAK eta OPORRAK izeneko kategoria aukeratzea.

- Eta, azkenik, baldintzak onartu eta BIDALI botoiari eman.

Behin edukiak igota, eitb.eus-eko lantaldeak erabiltzaileen atarian eta 'A ver si no llueve' saioaren webean argitaratuko ditu, eta, esan bezala, argazki edo bideo horietako batzuk telebistako saioan bertan erakutsiko ditugu.

Informazio gehiago (2)