Audientzia
'Todos Los Apellidos Vascos' audientzia buru, ordutegi nagusian
EITB
Jose Mujica Uruguayko presidente ohiaren arbaso euskaldunen aztarna jarraitu zuen atala astelehen gaueko saiorik ikusiena izan zen Euskadin.
'Todos Los Apellidos Vascos' audientzia buru izan da asteleheneko ordutegi nagusian %12,8ko kuotarekin. Olga Zabalgogeaskoak aurkeztutako saioak Jose Mujica Uruguayko presidente ohi eta senatariaren arbaso euskaldunen aztarna jarraitu zuen. Mujika bera ere Euskadira etorri zen, saioko ikerketa taldearekin batera bere iraganeko istorio hauetan barrena bidaiatzeko.
Mujicarentzat interesgarria eta esanguratsua izan zen ikerketa lanak ikus-entzuleen arreta piztea lortu zuen. Astelehen gaueko saiorik ikusiena izan zen eta 259.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
eragin eremuan.