22:30ean
Carla Royo Villanova, gaur, 'Todos Los Apellidos Vascos' saioan
A.E.
EiTB
Olga Zabalgogeaskoak Bilborekin harreman estua duen emakumearen jatorri genealogikoa arakatuko du.
Carla Royo Villanova izango da gaur gauean 'Todos Los Apellidos Vascos' saioko protagonista. Bulgariako Kubrat-ekin ezkonduta dagoelako egin zen ezaguna prentsa arrosean, eta azkenaldian, berriz, berak sortutako produktu kosmetikoengatik lortu du ospea. Carla Royo Villanovak harreman estua du Bilborekin. Bertakoa da bere familia amaren aldetik. Arrese gozotegiaren jabeak dira, hain zuzen ere.
Atal honetan, Royo Villanovaren haurtzaroko lekuak bisitatu eta orduko bizipenak ekarriko dituzte gogora. Halaber, horren zuhaitz genealogikoan topatuko dituzten pentsamolde guztietako pertsona interesgarriei buruz mintzatuko dira. Ia bost mende egingo dituzte atzera. Azkenean, espero ez duen jatorria jakinaraziko diote Royo Villanovari, eta justiziarekin arazo asko izan dituen pertsona baten ahaidea dela kontatuko diote.
'Todos Los Apellidos Vascos' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.
strong>