Itxi

16:20ean

'¿Dónde te escondes?' filma, gaur, ETB2n

EiTB

Arnaud Sélignac da drama frantsez honen zuzendaria, eta Mary Higgins Clark idazlearen nobela batean oinarrituta dago.

ETB2k ¿Dónde te escondes? filma eskainiko du gaur arratsaldean, 16:20etik aurrera. Arnaud Sélignac da drama frantsez honen zuzendaria, eta Mary Higgins Clark idazlearen nobela batean oinarrituta dago. Aktore nagusien artean Patrick Chesnais, Ludmila Mikaël azaltzen dira.

Hamar urte igaro dira Mathieu desagertu zenetik, eta urtero, familiak dei susmagarri bat jasotzen du Amaren Egunean. Familiak jasaten ari duen egoeraz gogaituta, Mathieuren arreba bere bila ateratzen da, baina kasu korapilatsu batekin egiten du topo. Azken hamar urteetan bi emakume desagertu egin dira, eta Mathieu da gertaeraren susmagarri nagusia.

¿Dónde te escondes? pelikula gaur emitituko da, 16:20etik aurrera, ETB2en.