22:30ean
Euskal desagertuen aztarnen bila, gaur gauean, 'La Caja Negra'n
EITB
Azkenaldian desagertu diren hainbat pertsonaren kasuak aztertu eta gertutik ezagutuko ditu Iñaki Lopezen saioak; Hodei Egiluzena eta Borja Lazarorena, tartean.
Gaur gauean, adingabeen eta helduen desagerpen kasuetan murgilduko da 'La Caja Negra' saioa. Non dago Hodei Egiluz Anberesen desagertu zen galdakoztar gaztea? Zer gertatu da Borja Lazaro argazki-erreportaje bat egiten ari zela Kolonbian desagertu zen gasteiztarrarekin? Horiek eta beste hainbat kasu aztertuko ditu aste honetako saioak; izan ere, 3.000 pertsona desagertzen omen dira Euskadin, urtero.
2014an desagertu zen Borja Lazaro, eta haren familiarekin eta Alejandro Calderon koronel eta ikerketaren arduradunarekin hitz egingo du Iñaki Lopezek, Lazaroren kasuaren azken ordukoa jasotzeko.
Saioak, gainera, Hodei Egiluzen desagerpena ere hartuko du hizpide, eta Hodei Bila elkartearekin bat egingo du, eta Anberesko fiskalarekin ere arituko da, kasuaren xehetasun guztiak jasotzeko asmoz.
Beste hainbat kasu ere aztertuko dituzte, eta galdera ugari egingo dituzte. Desagerpen horien atzean, hilketak al daude? Borondatezkoak ote dira desagerpen asko?
Paco Lobaton 'Quién Sabe Dónde' telebista saio mitikoaren aurkezlearekin ere egongo da Iñaki Lopez. Hainbat kasu gogoratuko ditu harekin; besteak beste, Anabel Segura gaztearen desagerpena eta bahiketa.
Senideek euren desagertuak aurkitzeko itxaropena galtzen al dute? Erakundeen babesa jasotzen al dute? Uneren batean, bertan behera uzten al ditu Poliziak desagertuen kasuak ikertzeko lanak?
'La Caja Negra' saioak galdera hauen guztien erantzuna bilatuko du gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n.