Itxi

Audientzia

San Fermin Torneoko finala, euskaldunen artean nagusi

EiTB

Astearteko ordutegi nagusian, 'La Noche de...' eta Bad teacher komedia nabarmendu ziren ETB2n.

San Fermin Torneoko finalaren emanaldia euskaldunen artean audientzia buru izan zen astearte arratsaldean. Berasaluze II.ak eta Albisuk Martinez de Irujo-Barriola bikotea gainditu zuten, eta 22-19 markagailuarekin amaitu zen norgehiagoka. Partidaren zuzeneko emanaldiak % 10,1eko audientzia zatia izan zuen, eta % 17,2koa euskaldunen artean. Halaber, emanaldiak 76.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.

Gauez, ETB1ek sanferminei agur esan zien 'Gaixoa Ni' ekitaldiaren emanaldiarekin. Tarteak 73.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eta euskaldunen artean % 5,4ko audientzia zatia lortu zituen.

'La Noche de... Bad teacher'

ETB2n, 'La Noche de...' saioa nabarmendu zen astearteko ordutegi nagusian % 9,9ko kuotarekin eta 208.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin. Felix Linaresek zineman agertu diren toki ikusgarrienen errepasoa egin zuen, eta Patrick Swayze aktoreari buruzko erreportaje hunkigarria eskaini zuen, Ghost pelikularen estreinaldiaren 25. urteurrenean.

Ondoren, Cameron Diaz protagonista duen Bad teacher komediaren emanaldiak %11,8ko audientzia zatia eta 298.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.

tu zituen.

Informazio gehiago (1)