22:15ean
Oporretarako toki zoragarri gehiago, gaur, 'A Ver Si No Llueve' saioan
EITB
Saioak Eivissa, Sopela, Conil de la Frontera, Lizarra eta Urdaibai ezagutuko ditu, bertan oporrak igarotzen dituztenen eskutik.
Gaurko 'A Ver Si No Llueve' saioa Eivissan, Sopelan, Conil de la Fronteran, Lizarran eta Urdaibain izango da, euskaldunok oporrak igarotzeko aukeratzen ditugun leku zoragarrienen bila. Gainera, euskal turistek leku bakoitzean hartzen dituzten ohiturak eta gehien gustatzen zaizkien jarduerak ezagutuko ditu.
Eivissan hasiko du saioak igandeko ibilbidea. Jessica bilbotarra, Privilege diskotekako aurtengo irudia, izango dute anfitrioi. Berarekin eta Eivissan dauden beste hainbat euskaldunekin, irlak eskaintzen duen guztia ezagutuko dute.
Sopelan, Felik eta Marisak, euren senarrak eta gainerako familia-kideak alde batera utzi dituzte egun batzuk elkarrekin pasatzeko. Bizkaiko kostaldeko herri honetan, surflarien artean pasako dituzte oporrak, eta parapentea ere egingo dute.
Kantauri isurialdetik Atlantikora joango dira Marisolen oporrak ezagutzera. Cadizen bizi dituen bi bilobekin eta Rolan haien lagunarekin (Conilen oso ezaguna den elgoibartarra) elkartuko dira. Conileko bazterrak ezagutuko dituzte, tartean, euskaldun askoren elkargune den El Txikote jatetxea.
Bestalde, Lidia eta bere semea urtero joaten dira Nafarroako Aiegi kanpinera, eta euren bungalow modernoa erakutsiko dute. Beraiekin batera, Pablito ezagutuko dute, Lizarra ingurutik igarotzen den Donejakue bidean pertsonaia oso ezaguna.
Amaitzeko, Urdaibaiko landetxe batean oporrak igarotzen ari diren emakume ipar-amerikarren taldea ezagutuko dute. Euskal Herria ezagutzera etorri dira, eta euskara klaseak ere jaso dituzte.
'A Ver Si No Llueve' gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.
ETB2n.