Itxi

22:00etan

'Izarrak Kalean' lehiaketa Gasteizen izango da gaur

EITB

Hiriburuko Arka plazan, Alexen eta Mariaren taldeak aurrez aurre jarriko dira.

Gaur gauean, Gasteizko Arka plaza txiki geratuko zaie 'Izarrak Kalean' saioko lehiakideei. Alexen taldean, Irantzu Rojo bakarlaria eta Julen Irazusta eta Olaia Toral bikotea arituko dira, eta Mariarenean, aldiz, Lorea Piedra eta Nahia Martinez.

Kanporaketak binaka eginez neurtuko dituzte indarrak. Beraz, bi finalerdi egongo dira saio bakoitzean, eta finalerdi bakoitzeko irabazlea saio arituko da saio bakoitzeko finalean.

Duelu bakoitzean, kaleko jendeak erabakiko du irabazlea, txanponen bidez. Txanpon gehien biltzen dituen kantariak irabaziko du finalerdi bakoitza. Finalean, gauza bera; txanpon gehien biltzen dituen kantari edo bikoteak irabaziko du saioa, eta irabazlea final handirako sailkatuko da.

'Izarrak Kalean' gaur izango dugu ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en.

TB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)