22:30ean
'30 minutos o menos' komedia dibertigarria, gaurko 'LND'n
EITB
Saioak, gainera, pelikula estreinatu berri duten Ryan Reinolds eta Evangeline Lilly aktoreen ibilbidea errepasatuko du.
Gaur, 'La Noche de...' saioak 30 minutos o menos komedia dibertigarria eskainiko du. Filmak Jesse Eisenberg aktorea du protagonista, eta benetako gertakari batean oinarrituta dago. 2003ko abuztuan, Brian Douglas Wells pizza-banatzailea banku batera sartu zen lehergailu bat lepotik zintzilik zuela esanez. Lehergailua gaizkile talde batek jarri ziola eta lapurreta egiten ez bazuen eztandarazi egingo zutela esan zuen. Filmak kontatzen duen gertakari harrigarri horren inguruko xehetasunak emango ditu 'LND' saioak, baita filmazioari eta aktoreei buruzkoak ere.
Bestalde, El radar de LND atalak pelikula estreinatu berri duten bi aktoreren ibilbidea errepasatuko du: Ryan Reinolds eta Evangeline Lilly.
Saioak, gainera, topless-a modan jarri zuen Europako hondartza ezagutzera emango du eta Ness lakuaren inguruko mendietan barrena murgilduko da Monte o playa atalean. Amaitzeko, antzinako zineman ikusgai diren matxismoaren adibide berriak eskainiko ditu Politicamente incorrecto atalean.
'La Noche de... 30 minutos o menos' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.
ng>