Gaur
Euskaldunen oporretan barrena, 'A Ver Si No Llueve' saioan
EITB
Benidorm eta Cambrils herri ezagunetan izango dira, eta horrez gain, motorrean eta euskal kostaldetik zehar ontzi batean ibiliko dira.
Gaurko 'A Ver Si No Llueve' saioa Sukarrietan, Benidormen, Cambrillsen, eta Torazon (Cantabrian) izango da, euskaldunen oporrak gertutik ezagutu eta bakoitzaren bidaiatzeko modua ikusteko.
Izan ere, errepideak garrantzia handia hartuko du saioan. Bizkaiko Makinas motor elkartearekin batera, Bilbotik Torazora joango dira, Zierbana eta Laredon geldialdia eginez. Cristina eta Jon Koldo elkartearen sortzaileek bi gurpilen gainean oporrak igarotzea nolakoa den erakutsiko dute.
Bestalde, Pilar eta bere alaba ontzi batean joango dira Laidako hondartzara, baina galerna sartuko da, eta itsasoan bainua hartu beharrean, itsas datilen bila abiatuko dira.
Mediterraneora bisita ere egingo dute. Benidormen Laudioko bikote batekin izango dira, eta beraiekin batera hiriko 'euskal zonaldea' ezagutu dute, eta Mª Jesus eta bere akordeoia ikuskizun ospetsua ikusiko dute. Cambrilsen, berriz, Donostiako familia bateko hiru belaunaldik oporrak pasatzeko aukeratzen duten kanpinean zehar eramango dituzte 'A Ver Si No Llueve'ko kamerak. Umorez beteriko ibilbidea egingo dute kanpinean.
'A Ver Si No Llueve' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.