Itxi

Zinea

'Harry Potter eta odol nahasiko printzea', gaur, ETB1en

B.F

EiTB

Harry Potterren sagako seigarren atal honetan, Lord Voldemorten iragan ilunari buruzko xehetasun gehiago jakingo ditu Harryk.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Harry Potter eta odol nahasiko printzea filma izango da ikusgai ETB1en gaur gauean, 22:15etik aurrera. Harry Potter sagaren seigarren filmean, protagonistak Lord Voldemort gaizkilearen iraganari buruzko informazioa eskuratuko du eta harentzako lan egiten dutenen aurka borrokatu beharko du berriz ere.

Hogwartseko seigarren ikasturtean edabeen gaian sakonduko du Harry magoak, "odol nahasiko printzea" izeneko norbaitena izan zen edabe-liburu bat jasoko baitu. Eta bide batez, Snape irakaslearen semea ikertuko du isilean, magia iluneko denda batera sartzen ikusi ondoren, susmagarria iruditzen baitzaio. Horrekin batera Albus Dumbledure-n laguntzarekin, Voldemort-i aurre egiteko bere burua prestatzen jarraituko du. Baina espero ez duen ezbehar bat gertatuko zaio.

Gaur gauean 22:15ean izango da ikusgai Harry Potterren filma ETB1en.

Bideoak (1)